SD Eibar 2026/27 denboraldia prestatzen hasi da

Hypermotion Ligan arituko den taldeak atzo egin zuen lehen lan-saioa, Areitioko kirol-hirian
SD Eibar 2026/27 denboraldia prestatzen hasi da
Argazkia: SD Eibar
2026/07/10 09:34
Ekhi Belar Errasti

Aurpegi irribarretsuak ikusi genituen atzo, Areitio kirol hirian. Izan ere, gogotsu itzuli dira Hypermotion Ligan jokatzen duen SD Eibar taldearen kideak, jokalariak zein teknikariak, 2026/27 denboraldia behar bezala prestatzeko asmoz.

Aurreko egunetan proba medikuak egin ondoren, lehen lan-saioa izan zen atzokoa jokalarientzat eta zenbait aurpegi berri ikusi genituen bertan. Hasteko, entrenatzaile berria, Jokin Aranbarri; eta bestetik, azken egunetan iritsi diren fitxaketa berriak, nahiz eta batzuk ezagunak izan zaletu eibartarrentzat: Pejiño, Iván Gil eta Imanol García de Albéniz. Eurez gain, Eibar B-ko hainbat jokalari ere daude aurredenboraldia egingo duten jokalarien zerrendan.

 

Jokalarien zerrenda

  • Luis López
  • Cubero
  • H. Arrillaga
  • Arambarri
  • P. Nolaskoain
  • Sergio Álvarez
  • Adu Ares
  • Javi M.
  • Bautista
  • Guruzeta
  • Magunazelaia
  • Magunagoitia
  • Olaetxea
  • Jair JR
  • Mada
  • Pejiño
  • Arana
  • Imanol
  • Martón
  • Iván Gil
  • Álvaro R.
  • Arbilla
  • Juan Bernat
  • Bermejo
  • Hugo García
  • Ó. Carrasco
  • Eric
  • Aleix Garrido
  • Asenjo
  • Lumbreras

 

Aurredenboraldia

Aurredenboraldiko partidei dagokienez, klubak lau lagunarteko programatu ditu momentuz: uztailaren 18an Alavesekin Guardian, uztailaren 25ean Athleticekin Zamudion, uztailaren 29an Sanserekin Zubietan eta abuztuaren 8an Real Unionekin Irunen. Stadium Galeko partida jokatu eta astebetera, armaginek Ligari ekingo diote, Tenerife Ipuruan hartuz.