Jhon Nunez eibartarrak garaipena lortu zuen Balmasedako borroken jaialdian

Jhon Nunez eibartarrak garaipena lortu zuen Balmasedako borroken jaialdian
2022/10/25 eta kitto!
Aurreko zapatuan Balmasedan jokatutako k1 eta kick boxing borroketako ekitaldian bederatzi borroka izan ziren guztira eta Eibartik joandako Club Inda Team-eko Jhon Nunezek amateur mailako bere bigarren borrokaldian Arabako ordezkariari hiru roundetan irabazi zion 67 kilotik beherakoen mailan. Puntuetara lrtu zuen garaipen hori eta aurkaria batez ere bere buruaren babesean zentratu zen.