Jokin Aja Mediterraneoko Txapelketan egongo da Espainiako selekzioarekin

Jokin Aja Mediterraneoko Txapelketan egongo da Espainiako selekzioarekin
2022/02/08 09:52
eta kitto!
FC Barcelona eskubaloi taldean jokatzen duen Jokin Aja eibartarrak jubenil mailako Mediterraneoko Txapelketa jokatuko du Espainiako selekzioarekin. Txapelketa Ankaran (Turkia) jokatuko da otsailaren azken astean.

Daniel Sanchez-Nievesek entrenatzen duen Espainiako selekzioak garaipena berretsi nahi du Mediterraneoko Txapelketan, 2020an jokatu zena irabazi baitzuen.

Ajak FC Barcelonarekin fitxatu zuen iazko udan eta orain dela hilabete gutxi Scandiberico txapelketa irabazi zuen jubenil mailako Espainiako selekzioarekin.