Joko ona, baina porrota Real Madrilen aurka (0-2)

Joko ona, baina porrota Real Madrilen aurka (0-2)
2022/02/13 eta kitto!
Emakumezkoen taldearen porrot berria geldialdi bikoitzaren aurretik. Partida osoan erakutsitako joko ona eta lehen zatiko aukerak ez dira nahikoa izan Real Madrilen aurka puntuak lortzeko.
Armaginek lehen zatian hiru aukera izan dituzte markagailuan aurreratzeko. Etxekoen planteamendu serioak Madrilgo taldea geldiaraztea lortu du; gainera, arriskua sortzea lortu du lehen zatiaren zati handi batean. Carmenek izan du aukerarik argiena, area barruan baloi bat kontrolatu eta gero, zoritxarrez ez du atezaina gaintzea lortu.
Bigarren zatiaren hasiera haizeak baldintzatu du hein handi batean. Baldintzak baldintza, etxekoak indartsu irten dira aldagelatik, lehen zatian erakutsitako joko onari jarraipena emanez. Minutuek aurrea egin ahala, Real Madrilek gehiagora egin du eta markagailuan aurrea hartzea lortu du Marta Cardonaren golaren bitartez. Lehiaren azken minutuetan, madrildarrek bigarrena egin dute gol fantasma baten bitartez.