Josean Urkiak txiki laga du iaz Urkon egindako marka

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Josean Urkiak txiki laga du iaz Urkon egindako marka
ETA KITTO 2022, Abe 05

Iaz aurretik ezer planifikatu barik sasoi honetarako Urkora 100 aldiz igo bazuen Josean Urkia eibartarrak, oraingoan dagoeneko 150 bider izan da gure herriko mendipuntan. Oraingoan marka hori egiteko asmoa ere bazuen Urteberri egunean lehenengo aldiz Urko tontorra zapaldu zuenean; eta lortu ere lortu du, noiz eta egun seinalatuan, abenduaren 3an, Euskararen Egunean. Okasioa ere ondo baliatu zuen Joseanek lagun eta anaien artean lortutakoa alaitasun giroan ospatzeko.  Urkiak dioenez, “iaz, pandemia-egoeran geundela-eta, errazagoa egin zitzaidan 100 igoera egitea; aurten gehiago saiatu behar izan naiz marka berria lortzeko”. 2023. urterako ikusi behar zein erronka berriri ekingo dion, baina aurten egindakoa hor geratzen da!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »