Joxe Aranberrik 1973. urteko Euskal Herriko Itzuliaren berri ematen digu “Errobera Borobil”-en

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Joxe Aranberrik 1973. urteko Euskal Herriko Itzuliaren berri ematen digu “Errobera Borobil”-en
ETA KITTO 2022, Api 10

Eibar Rebistako sasoi honetako bere ohiko kolaborazioetan egiten duen legez, Joxe Aranberri txirrindulari-zaleak ia mende erdi atzera egiten du oraingoan eta Eibarko Txirrindulari Elkarteak sasoi hartan antolatutako probaren berriak ekartzen dizkigu gogora. Luis Ocaña izan zen edizio hartako irabazlea, Jose Antonio Gonzalez-Linares eta Txomin Perurenaren aurretik. Orduko etapa garaileak, bestalde, honakoak izan ziren: Jesus Cuevas, Txomin Perurena, Javier Elorriaga, Luis Ocaña eta Perurena berriro. Mendia Pedro Torres-entzat izan zen eta taldeka orduko onenak irabazi zuen, KAS-ek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »