Aurreko asteburuan Oñatiko Irelore zelaian jokatutako Gipuzkoako Pitch & Putt modalitateko golf txapelketan, Eibat Golf taldeko Juan Luis Tuerosek hirugarren postua eskuratu zuen senior mailan. Txapelketaren zortzigarren edizioa izan zen jokoan eta eibartarra goiko postuetarako borrokan ikusi genuen beste behin.