Sasoi batean Eibar Urko izenarekin ezagutzen zen jubenil mailako lehen taldea Ohorezko Mailako bigarren multzoko lidergoan dugu azken jardunaldian Santutxuri 3-0 irabazi eta gero. Eibartarrek bi puntuko aldea ateratzen diote Antiguokori, hirura dute Reala eta laura Athletic. Orain arte, 12 partidutik bederatzitan irabazle izan dira, bitan berdinketa lortu dute eta bakarra galdu dute; horrez gain, gol gutxien jaso duen taldea ere bada (9 bakarrik) gehien sartu duena (36) izateaz aparte. Nazional mailan jokatzen duen jubeniletako bigarren taldea sailkapeneko erdialdean dago (18tik, zortzigarrenean), azken jardunaldian etxean Aurrera Vitoriarekin husna berdindu ondoren.
#eibar#Eibar FT#Eibar KEfoballaSD Eibar
Gaiarekin zerikusia duten albisteak