Jugger jokoaren inguruko tailerra egingo dute apirilaren 2an

Jugger jokoaren inguruko tailerra egingo dute apirilaren 2an
2022/03/10 11:20
eta kitto!
Arima Galduak taldeak jugger jokoa ekarri zuen herrira orain dela zenbait urte eta, orain, kirola herrian hedatzeko asmoz, juggerra inguruko tailerra eskainiko dute apirilaren 2an, Errebal Plazan.

Tailerra 2013. urtea baino lehen jaiotakoei eskainiko zaie, bi txandatan (16:30ean eta 18:30ean). Matrikula doakoa izango da, bihar zabalduko dute izena emateko epea eta 25era arte egongo da zabalik. Horretarako, formulario bat bete beharko da.

jugger tailerra