Juggerra ezagutarazteko proiekzioa bihar Portalean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Juggerra ezagutarazteko proiekzioa bihar Portalean
ETA KITTO 2019, Urt 18

Bihar 18:00etan “I am jugger” Alejandro Asensiren pelikula-dokumentala eskainiko dute Portaleko areto nagusian. Film horretan jugger kirolaren sorburua eta oraina aztertzen dira, horretarako Miguel Angel “Mike” Ruizek hiru urtetan munduko jugger onena bihurtzeko egindako ibilbideari jarraituta, tartean irabazitako munduko torneo onenetako irudiekin. Kirol-modalitate horretan diharduen Arima Galduak gure herriko taldeak bultzatu du proiekzio hori eta datorren astean Unben izango du jardunaldia.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »