Julen Lopez eibartarraren Ibiza Islas Pitiusas izango da Eibar KE-ren arerioa Kopako bigarren kanporaketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Julen Lopez eibartarraren Ibiza Islas Pitiusas izango da Eibar KE-ren arerioa Kopako bigarren kanporaketan
ETA KITTO 2022, Aza 17

Eibar KE-k Bigarren RFEF-n dabilen CD Ibiza Islas Pitiusas taldearen aurka jokatuko du Kopako bigarren kanporaketa. Kanporaketa abenduaren 21ean 19:00etan jokatuko da, partidu bakarrera, Ibizan.

Ibizako taldean aurpegi ezaguna aurkituko du Eibarrek, bertan jokatzen baitu gorriurdinen harrobitik irten den Julen Lopez atzelariak. 27 urteko eibartarrak Barakaldon eta Lagun Onaken jokatu du Eibar KE-tik irten ondoren, eta bi denboraldi daramatza Ibizan, hamaikakoan postu finkoa duelarik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »