Julian Alaphilippe gailendu da esprintean Vianako helmugan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Julian Alaphilippe gailendu da esprintean Vianako helmugan
ETA KITTO 2022, Api 05

Julian Alaphilippek irabazi du Itzulia 2022ko bigarren etapa eta Primoz Roglicek lidergoari eusten dio. Azken esprintean Julian Alaphilippe nagusitu da. Munduko txapeldunak aurten ere Itzulian etapa bat irabaztea lortu du, berriz ere. Sailkapen orokorrean, faboritoen arteko aldea mantentzen da eta Primoz Roglic da lider, 05” ateraz sailkapeneko bigarrenari, Remco Evenepoeli, alegia. Sailkapenetako liderrak honako hauek dira: Banakakoa: Primoz Roglic (1, TJV), Mendia: Ibon Ruiz (206, EKP), Puntuak: Primoz Roglic (1, TJV), Gaztea: Remco Evenepoel (44, QST), Taldekakoa: (Quick-Step Alpha Vinyl Team), Euskaldunik onena: Ion Izagirre (71, COF)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »