Eibarko Txirrindulari Elkartea Sariaren seigarren edizioa izango da jokoan etzi goizean. Kadeteen mailako lasterketa hori goizeko 10:15ean abiatuko da Untzagatik eta, 68 kilometroko ibilbidea osatu eta gero, eguerdi aldean (12:00ak bueltan antolatzaileen esanetan) amaituko da Urkizu pasealekuan, Zubi Gain tabernaren aurrean. Probak Pneumax Sari Nagusiaren izena hartu du eta ohiko ibilbideari jarraituko dio, “Soraluze, Bergara, Arrasate eta Aretxabaletatik pasatuta, Eskoriatzara heldu eta, bertan buelta emanda, Eibarko helmugararen bila etortzeko”.
#Eibarko Txirrindulari Elkartea#txirrindularitzaEibarko Txirrindulari Elkartea Sariakadete mailakadete mailako lasterketakadeteen mailakadeteen mailako lasterketa