Atzo Erandioko Altzaga kiroldegian jokatutako judoko junior mailako Euskadiko Txapelketan izan ziren Oihana Gonzalez eta Gaizka Merino Kalamua klubeko ordezkariak. Biek ere, nahiz eta ahalegin guztiak egin euren borroketan, ezin izan zuten lehenengo kanporaketatik aurrera jo. “Behar bezalako prestaketa egiteko hainbat arazo izan dituzte biek, pasatu duten gripeak asko baldintzatu duelako azkenean lortutako emaitza”.