Kalamua Korrikalari Taldeak antolatutako Udazkentraila jokatuko da domekan 08:30ean hasita

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Kalamua Korrikalari Taldeak antolatutako Udazkentraila jokatuko da domekan 08:30ean hasita
ETA KITTO 2022, nov 04

Ohikoa denez, Eibarko Klub Deportibo aurretik abiatuko da etziko proba hori eta “bi ordu eta erdi edo hiru” beharko dituzte parte-hartzaileek proba amaitzeko. Eibarko Klub Deportiboko Kalamuakoek antolatutako ekitaldiaren edizio honek, aurrekoek bezala, “zailtasunik gabeko” 12 kilometro izango ditu osatzeko, 829 metroko goranzko desnibel metatuarekin. Trail irteera doakoa bada ere, izena eman behar da kalamuakorrikalaritaldea@gmail.com helbidean. Mendian korrika egiteko oinetakoa, frontala, mugikorra, zira, ura eta jateko zerbait eramatea gomendatzen da, mendian federatuta egoteaz gain.

Ibilbideari dagokionez, Eibarko kaleetatik Ermurantz joko dute, gero Artarraira igo, Elorretatik pasatu, Urkora igo eta, handik, Trabakua, Arrajola, Aritxuleta eta Sosolatik pasatuta, Itziotik Ardantzara jaitsiko dira, Depor aurrean amaitzeko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »