Kalamua taldekoak hiru dominekin itzuli ziren Espainiako sambo txapelketatik

Kalamua taldekoak hiru dominekin itzuli ziren Espainiako sambo txapelketatik
2020/10/19 13:17
eta kitto!
Asteburuan Murtziako San Javierren jokatutako sambo borroka modalitateko Espainiako txapelketan bertan izandako Kalamua klubeko hiru ordezkariek domina eskuratu zuten. Urte hasieran Euskadiko txapela jantzi ondoren, Euskadiko selekzioarekin lehiatu zuten Buyannemekh Munkhsukh eta Jonatan Garcia borrokalariek zilarrezkoa bereganatu zuten bitartean, Jonatan Terronek brontzezkoa lortu zuen. Euskal selekzioko laugarren ordezkariak ere brontzezkoarekin bueltatu zen.