Kalamuako ordezkariak sambo modalitateko Espainiako txapelketan

Kalamuako ordezkariak sambo modalitateko Espainiako txapelketan
2020/10/16 16:00
eta kitto!
Eibarko klubeko lau kirolarik hartuko dute parte asteburu honetan Murtzian jokatuko den sambo borroka modalitateko Espainiako txapelketan. Laurak Euskal Federazioko selekzioaren parte izango dira. Bestalde, Ernesto Arabiaurrutiak judoko gerriko beltza 1. Dan diploma jaso du, oraingoan Manu Agirre Kalamua klubeko presidentearen eskutik hain zuzen; azterketa orain dela gutxi gainditu zuen Euskal Federazioan. Egun batzuk barru Kalamuako beste kirolari bat aurkeztuko da jiu-jitsuko gerriko beltza lortzeko asmoz.