Kalamua judo taldekoek 14 domina irabazi zituzten Bidarten jokatutako jaialdian

Kalamua judo taldekoek 14 domina irabazi zituzten Bidarten jokatutako jaialdian
2023/03/17 eta kitto!
Manu Agirreren omenezko Memorialaren lehenengoko proba jokatu zen Bidarten eta horrek jarraipena izango du apirilaren 8an Capbretonen eta Urrugnen jokatuko den finalean ekainaren 17an; azken egun horretan omenaldi berezia eskainiko zaio orain dela hilabete batzuk zendu zen Kalamua Judo Klubeko sortzaileari. Bidarteko jaialdian gure herriko ordezkariek urrezko hiru domina (Maya Jebari Benhamman, Aner Gonzalez eta Irai Ajuriagerra), zilarrezko bi (Adrian Gonzalez eta Lucas Azpiazu) eta brontzezko bederatzi irabazi zituzten.

Bestalde, Errenteriako Regina Otaola frontoian emakumezkoen alebin mailako Gipuzkoako Txapelketaren lehenengo fasea jokatu zen. Hor June Valladaresek bi garaipen lortu zituen, azkenean bigarren postuan geratu eta azken sailkapenari begira puntu garrantzitsuak eskuratuz. Sara Azpiazuk, bestalde, bere debuta egin zuen lehiaketa ofizial batean.