Kanpoko igerilekuak zapatuan zabalduko dituzte

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Kanpoko igerilekuak zapatuan zabalduko dituzte
ETA KITTO 2021, Eka 03

Kanpoko igerilekuak irailaren 12ra arte egongo dira zabalik eta aurten, berritasun bezala, bi ordutegi ezberdin egongo dira. Batetik, ekainaren 5etik uztailaren 31ra arte, 10:00etatik 21:00etara; eta bestetik, abuztuaren 1etik irailaren 12era, 10:30etik 20:00era.

Iaz egin zen bezala, aurten ere aforoan murrizketak egingo dira eta zita hartu beharko da eibarkirol.eus-en. Gainera, Udal Patronatuko bazkideak bakarrik sartu ahal izango dira, astean hiru aldiz gehienez. Aldagelak ezin izango dira erabili.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »