Katu Kalek 62-50 irabazi zion Goierriri liga estreinaldian

0    Kirolak 
ETA KITTO
Katu Kalek 62-50 irabazi zion Goierriri liga estreinaldian
ETA KITTO 2015, Ira 18

Atsedenaldira 31-25 irabazten erretiratu ziren eibartarrak eta, bigarren zatiko partzial berarekin, azkenean 12 puntuko aldearekin nagusitu zen Katu Kale saskibaloi taldea atzo jokatutako partiduan. Maila berria da aurtengoa talde bientzat, baina eibartarrak igoberriak diren moduan, Goierrikoak jaitsiberriak dira. Euren artean aurreko denboraldian bi mailako aldea egon izana eta Katu Kalek zituen baja kopuruak zailtzen bazuten ere eibartarrak partidua aurrera ateratzea, oso maila erregularrean jardun zuten Iñaki Sanchezen mutilek eta ondo nagusitu ziren. Will, 15 punturekin, eta Anderson, 11rekin, izan ziren saskiratzaile onenak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude