Hitzordua eskatu behar da herriko kirol instalazioak erabiltzeko eta, horretarako, Kirol Patronatuak plataforma bat jarri du bazkideen eskura. Momentuz Unbe da zabalik dagoen kirol-gune bakarra, baina uztailaren 1ean Orbeako kiroldegia eta kanpoko igerilekuak irekitzeko asmoa du Patronatuak.
Hitzordua aplikazioaren bitartez egiteaz gain, telefonoz ere egin daiteke (943 70 15 06. Unbe).