Kirol instalazioak erabiltzen dituzten abonatu edo erabiltzaileentzat arau berriak ezarri ditu Udal Kirol Patronatuak

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Kirol instalazioak erabiltzen dituzten abonatu edo erabiltzaileentzat arau berriak ezarri ditu Udal Kirol Patronatuak
ETA KITTO 2020, Aza 09

Eibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, COVID-19 dela-eta indarrean dagoen araudiaren araberako neurri berriak ezarri dituzte. Beraz, azaroaren 7az geroztik, kirol-instalazioak erabiltzen dituzten abonatu edo erabiltzaile guztiek nahitanahiez bete beharreko arauak hauek izango dira:

  • Ipurua kiroldegia, Orbeako Kiroldegia eta Unbeko Kirolgunea, 21:00etan itxiko dira astelehenetik ostiralera. Ondorioz kirol jarduera guztiak 21:00etan amaituko dira.
  • Eskola-adineko pertsonen jarduera eta ikastaro programatu guztiak bertan behera geratzen dira. 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bestelako jarduerak (fitness, multiaktbitateak, gimnasioetako edo igerilekuetako talde-eskolak) gehienez 6 pertsonako taldeetan egingo dira.
  • Edukiera guztiak gehienez ere % 40ra murriztuko dira.
  • Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira instalazio mota guztietan, igerilekuak erabili aurretik eta ondoren aldatzeko izan ezik.
  • Kafetegiak, ambiguak, tabernak eta antzekoak itxita egongo dira, igerilekuko eta bainuetxeko aldagelak izan ezik, arropa aldatzeko bakarrik.
  • Zirkulazioa eta igarotze-espazioetan behar-beharrezkoa den gutxieneko denbora baino gehiago ez egotea gomendatzen da.
  • Maskara uneoro erabiliko da kirola egiten den bitartean, jardueraren aurretik eta ondoren, igerilekua izan ezik.
  • 1,5 m-tik gorako distantzia gorde beharko da, pertsonen artean, uneoro.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »