Kirol instalazioak goizez bakarrik zabalduko dituzte 23an, 24an eta 25ean

Kirol instalazioak goizez bakarrik zabalduko dituzte 23an, 24an eta 25ean
2019/06/21 10:50
eta kitto!
Eibarko Kirol Patronatoko kirol instalazioak ordutegi berezia izango dute hilaren 23an, 24an eta 25ean. Ipurua eta Orbea kiroldegiak eta Unbe kirolgunea hiru egun horietan (San Juan bezpera, San Juan eguna eta San Juan Txiki eguna) bakarrik goizez zabalduko dituzte instalazioak, 09:00etatik 13:00ak arte.