EAEko 38 herritako kirol-instalazioak erabiltzeko aukera emango die ‘Mugiment Kirol Txartelak’ Eibarko Kirol Patronatuko bazkideei. Txartela lortzeko ez da dirurik ordaindu behar, eta telefono mugikorrerako aplikazioa deskargatzea eta erregistratzea nahikoa izango da. Beraz, txartel birtuala izango da.
Ermua, Durango, Soraluze, Markina-Xemein, Arrasate, Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñati, Berriz eta Elorrio dira, besteak beste, ekimenarekin bat egin duten herriak.