Kirolari profesionalek entrenamenduak probintziako mugen barruan egin ditzakete

Kirolari profesionalek entrenamenduak probintziako mugen barruan egin ditzakete
2020/05/05 eta kitto!
Kirolari profesionalek entrenamenduak egin ahal izango dituzte, banaka, aire zabalean eta bizi diren probintziako mugen barruan. Entrenamenduen iraupena eta ordutegia, kirolerako sasoi fisikoa mantentzeko beharrezkoa dena izango da. Kirolari profesionalak direla egiaztatzeko erabili ahal izango da kasuan-kasuko federazioak emandako kirol-lizentzia edo goi mailako kirolaria izatearen ziurtagiria. Entrenatzaile-lanak egiten dituen pertsona bat joan ahal izango da entrenamenduetara, baldin eta beharrezkoa bada eta osasun-agintariek adierazitako neurriak betetzen baditu, COVID-19a kutsatzea prebenitzeko gizarte-urruntzeari eta higieneari dagokienez.

Kirolari federatuek, ordea, entrenamenduak egin ahal izango dituzte banaka, aire zabalean, egunean bi aldiz, 6:00etatik 10:00etara bitartean eta 20:00etatik 23:00etara bitartean eta bizi diren udalerriko mugen barruan. Kirolari federatuak direla egiaztatzeko kasuan kasuko federazioak emandako kirol-lizentzia erabili ahal izango dute. Entrenamenduetan ezin izango da entrenatzailerik edo bestelako laguntzailerik egon.

Zeintzuk dira kirolari profesionalak? Kirolari profesionalen eta Kirol Kontseilu Gorenak goi-mailako edo interes nazionaleko kirolari gisa kalifikatutako kirolarien lan-harreman berezia arautzen duen ekainaren 26ko 1006/1985 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera halakotzat kalifikatutakoak.

Eta federatuak? Profesionalak edo goi-mailako kirolariak ez diren kirolari federatuak, 14 urtetik beherakoak barne.

Kirol paralinpikoaren edo egokituaren kasuan (profesionalen zein federatuen kasuan), beste kirolari baten laguntza izan ahalko dute kirol-jarduera egiteko, hori saihestezina bada. Kasu horretan, pertsonen arteko segurtasun-tartea kirola egiteko beharrezkoa dena izango da, eta biek maskarak erabili beharko dituzte.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001