Klub Deportiboko atletek emaitza bikainak eskuratu dituzte azken txapelketetan

Klub Deportiboko atletek emaitza bikainak eskuratu dituzte azken txapelketetan
2022/06/08 eta kitto!
Azken hilabetean topera dihardute Klub Deportiboko atletek. Horrela, Donostiako Miniestadioan jokatutako Gipuzkoako maila absolutoko txapelketan jokatu zen absolutoko kategorian, Klub Deportiboak bederatzi ordezkari izan zituen, bost domina eskuratuz: urrezko lau eta zilarrezko bat. Txapela jantzi zuten Kepa Marquezek eta Garoa Magunazelaiak xabalinan, Karlitou Mendyk jauzi hirukoitzean eta Izaro Bernedok martxan, Imanol Egidazu bigarren sailkatzen zen bitartean 400 metrotan. Azken horrek Valladoliden jokatutako federatuen Espainiako txapelketan ere bigarren amaitu zuen proba berean, Europako txapelketarako minimoa lortuz; berarekin izan zen Urko Martinez zortzigarren izan zen altueran.

Durangon jokatutako Euskadiko txapelketa absolutoan, Garoa Magunazelaia bigarren izan zen xabalinan eta bere ahizpa Enara laugarren modalitate berean; Elene Arrazola Espainiarako minimoa lortu zuen 16 urtetik beherakoetan 100 metroko proban.

Azkenik, La Nucian jokatutako Espainiako Master txapelketan, Iñigo Egidazuk bere seriea irabazi zuen 100 m hesietan eta bigarren sailkatu zen erreleboetan.