Koba bat bisitatzeko aukera izango da Deporrek zapaturako antolatutako mendi-irteeran

Koba bat bisitatzeko aukera izango da Deporrek zapaturako antolatutako mendi-irteeran
2022/11/08 09:10
eta kitto!
Sobron herria oinarri hartuta egingo dute Deporreko mendi batzordekoek hurrengo mendi-irteera, urtero espeleologia batzordearekin elkarlanean antolatzen dutena. Sobronen abiatu eta amaituko den irteeran Peña Mazotik pasatuko dira eta bertan koba bat bisitatzeko aukera ere izango dute. Jarraian Canto Pero gailurrera igoko dira, Sobronera jaitsi aurretik. Kobarako bisita hautazkoa denez, joan nahi duenari kopetako argia edo linterna eramatea gomendatzen diote. Guztira 12 kilometroko ibilbidea egingo dute, 1.265 metroko desnibela gainditzeko, goraka zein beheraka. Autobusa goizeko 08:00etan irtengo da Ego Gainetik eta arratsaldeko 17:00ak bueltan espero da itzultzea. Prezioa 13 eurokoa da bazkideentzat eta bi euro gehiagokoa bazkide ez direnen kasuan. Informazio gehiago mendia@deporeibar.com helbidean aurkitu dezakezue.