Kopa Alhaman geratu da, Eibarrek partidua galduta

Kopa Alhaman geratu da, Eibarrek partidua galduta
2022/01/26 eta kitto!
Eibarko taldeak ezin izan du Alahama mendean hartu Murtzian jokatu den kopako lehen partidan.
Porrota Murtzian Reto Iberdrolako bere multzoko lehen sailkatuaren aurka. Ana Junyenten neskek ez zuten asmatu etxekoek planteatutako jokora egokitzen, geldikako jokoetan min berezia egin baitzuten. Etxekoen baloi geldiak markatutako partida; gainera, Murtziakoek arrisku gehien sortzen zuten egoerak ziren. Defentsako markatze txarrak markagailuaren norabidea markatu du. Kopan kanporatuak izan ondoren, ligan zentratzeko unea da. Asteburu honetan armaginek Madrid CF taldea hartuko dute Unben, 10 egunetan jokatuko diren 3 ligetako lehen norgehiagokan.