Larunbateko Malaga – Eibar partidarako sarrerak salgai daude

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Larunbateko Malaga – Eibar partidarako sarrerak salgai daude
ETA KITTO 2022, Api 19

Eibarrek salgai jarri ditu Malaga CFren aurka larunbatean Rosaleda Estadioan jokatuko duen partidarako jasotako 200 sarrerak. Tiketek 25 euroko prezioa dute. Sarrerok bisitarien eremurako dira, goi-iparraldeko harmailan, 2. eremuan (537. blokea), eta 15. atetik sartzen da (partida hasi baino ordu eta erdi lehenago irekiko dira ateak). Sarrerak Orsaixanen daude salgai, gaurtik ostegunera, 13:30ak arte, eta ohikoa denez, datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eman beharko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »