Las Palmasen aurkako ostiraleko partidarako sarrerak salgai

Las Palmasen aurkako ostiraleko partidarako sarrerak salgai
2022/04/11 eta kitto!
Eibarrek salgai jarri ditu datorren ostiraleko 18:30ean Ipuruan UD Las Palmasen aurka jokatuko duen partidarako sarrerak. Bazkideek nahi dituzten sarrera erantsiak eskuratu ahal izango dituzte, 10 €-tan. Gainera, klubak 4 partidako pack bat prestatu du, 60 euroko prezioan, denboraldia amaitu arte Ipuruan jokatzeko falta diren azken 4 partidetarako. Pack hori gol-fondoetan bakarrik dago eskuragarri, eta eskuratzen dutenek hurrengo denboraldirako abonu-alta lortzeko abantaila dute. Gaur egun, abonuen alta berrietarako epea itxita dago.