Lau fitxaketa iragarri ditu aldi batean Eibar FT-k

Lau fitxaketa iragarri ditu aldi batean Eibar FT-k
2020/07/07 10:45
eta kitto!
Eibar FT-k Iberdrola Ligan jokatuko du datorren denboraldian eta talde lehiakorra osatzen dihardu. Gaur goizean lau jokalari kataluniarren fitxaketa iragarri du aldi batean: Maria Llompart (Levante Las Planas), Queralt Gomez (Seagull), Noelia Garcia (AEM Lleida) eta Aida Esteve (Bartzelona B).

Maria Llompart (Sitges, 2000/10/19) 19 urteko erdilaria da, eta Levante Las Planas taldetik dator, FC Bartzelonaren eta RCDE Espanyolen harrobietan aritu eta gero. Espainiako selekzioaren deia sarri jaso du beheko mailetan, eta 19 urtez azpiko selekzioarekin Europako Txapelketa irabazi zuen. 2022ko ekainaren 30ra arte sinatu du kontratua.

Queralt Gomez (Mollet del Vallés, 1997/05/21) 23 urteko atzelaria da, eta azken lau denboraldiak Seagullen egin ditu. Aurretik FC Bartzelonaren eta RCDE Espanyolen harrobietan jokatu du. Espainiako selekzioarekin aritutakoa beheko mailetan, 2022ra arte sinatu du kontratua.

Noelia Garcia (Igualada, 1992/09/25) 27 urteko atezaina da, eta AEM Lleidatik dator, bere ibilbide ia guztia Igualadan egin eta gero. Kataluniako selekzioarekin aritutakoa, 2022ra arteko kontratua sinatu du Eibarrekin.

Aida Esteve (Rubi, 2001/03/12) 19 urteko erdilaria da, eta azken hiru denboraldiak FC Bartzelona Bn egin ditu, bertara RCDE Espanyoletik iritsi eta gero. Espainiako beheko mailetan internazionala, Eibarrekin 2023ra arte sinatu du kontratua.

Eibar FT-k, gainera, taldeko hainbat jokalariren kontratuak berritu ditu: Carla Morera, Honka Yonei, Sheila Elorza, Arene Altonaga, Malena Mieres eta Nerea Abacens. Silvia Perez, Ines Ayestaran, Tomo Matsukawa, Tatay Calvo, Irantzu Ibarrola y Ane Lopezek, bestalde, taldea utziko dute.