Lau partidu izango ditu bihar arratsaldeko pilota jaialdiak Astelenan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Lau partidu izango ditu bihar arratsaldeko pilota jaialdiak Astelenan
ETA KITTO 2022, Mai 12

Afizionatuen mailako pilota jaialdia izango da bihar, arratsaldeko 18:00etan hasita, Katedralean. Hasteko, Klub Deportiboko Pilota Eskolakoen arteko bi norgehiagoka izango dira, benjaminekin hasi eta alebinekin jarraitzeko. Ondoren Gipuzkoako Errendimenduko Udaberri Txapelketako bi partidu jokatuko dira, biak ere infantil mailakoak. Ekhi Azpilikueta eta Ugaitz Segurola Beasaingo Murumendiko ordezkarien aurka arituko dira eta, jarraian, Xuban Varonak eta Oñatz Urkiagak Lazkaoko Lapkeko bikotea izango dute aurrez aurre.

Orain jokatzen diharduten lau eta erdiko txapelketaren barruan, badira kanpoan jokatuko duten pilotariak ere: gaur Iraolagoitiak Oiartzunen jokatuko du, bihar Condek Lazkaon eta Narbaizak Bergaran izango dituzte partiduak, etzi Gisasola Errenterian izango da eta, azkenik, domekan Azkargortak Oñatin izango du erronka.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »