Lau pilota partidu jokatuko dira gaur 18:30etik aurrera Astelenan

Lau pilota partidu jokatuko dira gaur 18:30etik aurrera Astelenan
2021/12/03 eta kitto!

Afizionatuen mailako pilota jaialdia antolatu dute gaur arratsalderako, Gipuzkoako Txapelketari dagozkion lau partidurekin, guztiak ere Eibarko Klub Deportiboko pilotariak protagonista dituztela. Jaialdia 18:30ean hasiko da eta honako neurketak jasoko ditu: lehenengo partiduan, kadeteetan, Ibarra soraluzetarrak Alegitik datorren Agirre izango du aurkari; bigarren eta hirugarren tokian jokatuko diren partiduak infantil mailakoak izango dira, eta hor Varona eibartarrak Lete azkoitiarra izango du aurrez-aurre eta Gil eibartarrak Sorondo donostiarra, hurrenez hurren; azkenik, helduen mailako norgehiagokan, Azkargorta eibartarrak eta Urkizu donostiarrak neurtuko dituzte indarrak.


Aurreko asteburuan, Errendimendu mailako bigarren fasean jokatutako partiduetan, garaile atera ziren Urkiagak eta Varonak bina puntu eskuratu zituzten; eta Azpilikuetak, bere aldetik, puntu bat lortu zuen etxetik kanpo. Helduen mailan, bestalde, Condek eta Azkargortak, biek ere, kanpoan jokatu zuten, bakoitzak puntu bana eskuratuz eskuz banakako txapelketan.