Leganes-Eibar ikusteko 500 sarrera jarriko dituzte salgai bihar

Leganes-Eibar ikusteko 500 sarrera jarriko dituzte salgai bihar
2022/05/09 eta kitto!
Atzo Valladoliden aurka 0-2 galdu arren, Eibar KE-k igoera postuetan jarraitzen du eta neurketa garrantzitsua jokatuko du zapatuan, 21:00etan, Leganesen. Horregatik, klubak 500 sarrera jarriko ditu salgai bihar 15 eurotan eta, gainera, doako autobus zerbitzua eskainiko du zaleak Leganesera joan daitezen.

Sarrerak 09:30etik aurrera jarriko dira salgai Orsaixanen, Ipuruan, eta autobusez bidaiatu nahi duten zaleek Viajes Premier Class Eibarko Agentzia Ofizialean eman beharko dute izena, sarrera erosi ondoren. Epea ostegunean amaituko da, 19:00tan.

Zale bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu, eta ezinbestekoa izango da datu pertsonalak ematea.

Autobusak larunbatean bertan irtengo dira Ego-Gaineko autobus geltokitik goizeko 08:00tan, eta partida amaitzean Eibarrera itzuliko dira.