Lehendakari Sariarekin amaitu zen Gipuzkoako 51. Hiru-Txirlo txapelketa Soraluzen

Lehendakari Sariarekin amaitu zen Gipuzkoako 51. Hiru-Txirlo txapelketa Soraluzen
2022/06/14 15:37
eta kitto!
Aurreko zapatuan Soraluzeko San Andres bolatokia eta Txurruka jatetxea izan ziren txapelketako azken jardunaldiko egoitzak. Goizean Lehendakari Saria izan zen jokoan txapelketako 64 onenen artean eta hor Angel Ibarluzea elgoibartarra nagusitu zen. Ondoren 80 bat lagun hartu zituen Ander Ariznabarretak musikaz girotu zuen bazkariak eta, jarraian, Juan Kruz Arizaga “Korta” eta Juan Klaudio Unamunori omenaldia egin zitzaien, Nati eta Karmen euren emazteei lore erramilote bana emanez. Azkenik, sari banaketa egin zen Bolajokorako Euskal Federazioaren eskutik, herri eta auzo Udal laguntzarekin. Asola Berriko Garikoitz Rodriguez txapeldun berriak Angel Ibarluzea 2019ko txapeldunaren eskutik jaso zuen txapela.