Lehian ez dabiltzan kirolari federatuak ezin izango dira eremu gorriko herrietatik sartu edo irten

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Lehian ez dabiltzan kirolari federatuak ezin izango dira eremu gorriko herrietatik sartu edo irten
ETA KITTO 2021, Api 16

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzak kirolari federatuentzako neurri berria jakinarazi du eta, horren arabera, ezin izango dira sartu edo irten eremu gorriko herrietatik, federazio-lehiaketa ofizialetan murgilduta dauden kirolariak izan ezik. “Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagokoa den lurralde historikoetan bizileku den lurralde historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da, dagokion federazioaren egutegi ofizialean onartuta dauden lehiaketetan murgilduta daudenak, parte hartzen edo hartuko dutenak izan ezik”, dio neurriak.

Orain arte indarrean zegoen legearekin EAEko hiru herrialdeen artean mugitzeko baimena zuten kirolari federatuek, baina hemendik aurrera lehia ofizialetan parte hartzen ibili beharko dira horretarako. Neurri honek, Iñaki Garai Euskal Mendizale Federazioko kideak Berrian aipatu duen bezala, mendizaleei eragiten die batipat.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »