Lider sendoa dela erakutsi du Eibarrek

Lider sendoa dela erakutsi du Eibarrek
2022/03/26 eta kitto!
Eibarrek SmartBank Ligako sailkapeneko lehen postua sendotu du gaur, Lugo 1-0 mendean hartu eta gero. Fran Solek 64. minutuan sartutako golak hiru puntuak eman dizkio talde armaginari Lugo on baten aurka. Bigarren jardunaldiz jarraian, aurrelari madrildarra funtsezkoa izan da garaipenean. Garitanoren taldeak neurketa oso ona egin du eta merezitako garaipena eskuratu du. Bederatzi jardunaldi geratzen dira ligan eta Eibarrek bere lidergoa defendatzen jarraitzen du. Datorren igandean, berriro Ipuruan, Mirandesen aurka neurtuko dituzte indarrak, eta talde armaginak bere zaleei beste garaipen bat eskaintzeko aukera izango du.