Lidergoa jokoan bihar Ipuruan jokatuko den Arrate Eibar – Basauri partiduan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Lidergoa jokoan bihar Ipuruan jokatuko den Arrate Eibar – Basauri partiduan
ETA KITTO 2022, Mar 18

Denboraldi honetan partidurik galdu gabe urteko talde indartsuena bilakatu den Omega Peripherals Basaurik bisituatuko du Ipuruako kantxa bihar arratsaldez, 18:30ean hasiko den neurketan. Hala ere, partidu guztiak ere ez dituzte irabazi bizkaitarrek, lehen itzulian eibartarrek euren kantxan berdintzea lortu zutelako; horrek erakusten du Andoni Perezek zuzentzen duen emakumezkoen taldeak badituela aukerak Basaurikoei irabazi eta lidergoan harrapatzeko. Denboraldi bikaina dihardu egiten Eibarko taldeak Euskal Herriko Ligan, kontuan izanik berarentzat maila berria izan dela.

Gizonezkoen taldeak, bestalde, Trapagan jokatuko du 20 minutu geroago hasita, sailkapeneko bosgarren postuan dagoen Trapagaran taldearen aurka. Fernando Fernandezen mutilek lidergoan jarraitzen dute, eroso eta alde handiarekin, denboraldi honetan partidurik galdu gabe.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »