Ligako txapelketarako finalerdia jokatuko du etzi Eibar Rugby Taldeak

Ligako txapelketarako finalerdia jokatuko du etzi Eibar Rugby Taldeak
2021/05/28 eta kitto!
Denboraldiaren azken hatsetara heltzen ari garen honetan, Eibar Rugbyko emakumezkoen lehen taldeak domekan eguerdiko 12:00etan Madrilen izango du erronka Majadahonda taldearen aurrean. Iberdrola Ligako lehen fasea hirugarren amaitu eta gero, bigarren fasea ikasten joateko eta esperientzia irabazteko aprobetxatu dute eibartarrek. Orain benetako ordua iritsi zaie Guntinen neskei, irabaziz gero ezuste handienetakoa emango lukete-eta. Emaitza edozein izanda ere, denboraldi bikaina eskaini digute Eibar Rugbykoek maila gorenean egindako debutean.

Gure herriko taldearen “akademiak”, bestalde, progresatzen jarraitzen du eta aurrekoan U16 eta U18ko Gernika, Txingudi eta Eibarko taldeen arteko triangularra jokatu zen Gernikan. “Gernikako erraldoien eta Txingudiko trebeen aurka pixkanaka hazten ari direla” erakutsi zuten Eibarkoek, eta aldeak gero eta txikiagoak direla euren artean.