Ligarekin Urbat waterpolo taldeak seigarren titulua jarraian irabazi du

Ligarekin Urbat waterpolo taldeak seigarren titulua jarraian irabazi du
2021/06/15 eta kitto!

Gure herriko senior mailako gizonezkoen taldeak Euskal Herriko liga irabazi du matematikoki, txapelketa amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Askartza WO9802 taldea garaituta azken aldian taldeak daraman martxari jarraitu dio eta aurrez 2019an eta 2020an irabazitako Liga eta Kopei, abenduan eskuratutako 2020-21 denboraldiko Kopa eta oraingoko hau gehitu behar zaizkie. Horrela, klubaren historiako bederatzigarren titulua bereganatu du Urbatek. Hurrengo erronka bi aste barru izango du Davide Cerchik zuzentzen duen taldeak, Iruñean jokatuko den Espainiako 3. Mailako txapelketan; ea klubaren hamargarren txapela lortzen duten.


Emakumezkoen senior mailako taldeak, bestalde, Askartzarekin 9-10 galduta, hirugarren postuan amaitu du Liga. Orbeako neskek Kataluniako Valliranan izango dute hurrengo erronka, 2. mailako Espainiako txapela jokoan dela, eta goian izateko asmoarekin joango dira.