Lizarran ere oso nagusi izan zen Hodei Ezpeleta Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finalean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Lizarran ere oso nagusi izan zen Hodei Ezpeleta Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finalean
ETA KITTO 2021, Urr 18

Eibarko aizkolaria gero eta erregulartasun handiagoa dihardu erakusten, batez ere azken aldian txapel bat bestearen atzetik irabazten dabilelako. Oraingoan Lizarrako Remontival pilotalekuan nagusitu zen atzo, Nafarroa Oinezeko “Hegan Oinez” jaialdiko egitarauaren barnean antolatutako herri-kirol saioan. Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finalean hiru aizkolarik hartu zuten parte, Suharri Rodriguez laugarrenak gaixorik jarri eta ezin izan zuelako parte hartu. Hiruren arteko lehian, Hodei Ezpeleta “Bihurri”-k hasieratik hartu zuen aurrea eta amaitzean ere bera izan zen indartsuena.

Lau probetatik hirutan nagusitu zen eibartarra: enbor txikiarekin azkarrena izan zen, Ibai Soroari 8 segundo kanduz eta Jokin Urretabizkaia “Basozabal”-i 17; zutikako lanean Hodeik 26 segundo atera zizkion Basozabali eta 34 Soroari; 60 pulgadakoarekin Basozabalek irabazi zion, hor Bihurrik bigarren amaitzeko; eta, azkenik, proba luzean eibartarrak 12 minutu eta 42 segundoko denbora behar izan zuen lanarekin amaitzeko eta minutu erdiko tartea atera zion bigarrenari, Basozabali, Soroa askoz urrutiago geratzen zen bitartean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »