Eibar KE-k zapatu arratsaldean, 16:15etik aurrera, Lugoko Anxo Carron jokatuko duen partidurako CD Lugok emandako 15 euroko 100 sarrera jarri ditu salgai. Sarrera horiek eguenera arte eskuratu ahal izango dira Orsaixanen. Sarrerak hartzerakoan, ohiko datu pertsonalak aurkeztu beharko dira: izen-abizenak, NAN zenbakia eta harremanetarako mugikorra.
Bestalde, partiduari begira, Garitanoren taldeak bi saio izango ditu Atxabalpen, gaur eta bihar 11:30ean hasiko direnak. Eta azkena, barixakukoa, Lugon bertan, Anxo Carron egingo dute, arratsaldeko 16:30etik aurrera.
#Eibar KElugoOrsaixanSarrerakSD Eibar
Gaiarekin zerikusia duten albisteak