Lugoren eta Mirandesen aurkako partidetarako sarrerak salgai

Lugoren eta Mirandesen aurkako partidetarako sarrerak salgai
2022/03/21 eta kitto!
Eibarrek salgai jarri ditu Ipuruan Lugoren (martxoak 26, larunbata,    16:00etan) eta Mirandesen (apirilak 3, igandea, 18:15ean) aurka jokatuko diren bi partidak ikusteko sarrerak. Sarrerek 18 eta 25 euro arteko prezioa dute eta Eibarreko abonatuek sarrera gehigarriak eros ditzakete 10 euroren truke. Bi partidetarako Experiencia VIP sarrerak ere salgai daude. Sarrera guztiak aurrez aurre eros daitezke Orsaixanen, astelehenetik ostiralera, abonatuei arreta emateko ordutegian eta egunean 24 orduz online.