Maila eman arren, waterpoloko Urbatek ezin izan zuen 2. Maila Nazionalera igo

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Maila eman arren, waterpoloko Urbatek ezin izan zuen 2. Maila Nazionalera igo
ETA KITTO 2020, Urr 06

Hurrengo batean izan beharko da, oraingoan larrua garesti ordaindu behar izan bazuten ere Majadahondakoek faborito ezaugarriari erantzun eta zirt edo zart egin beharreko partidua bereganatu zutelako. Zapatu arratsaldean Madrilgo 86 Mundialeko igerilekuan jokatutako neurketan eibartarrek gogor egin zieten madrildarrei eta, amaierarako bi minuturen faltan, 2. Maila Nazionalera igotzearena ametsa baino gehiago zirudien, errealitate bihurtzetik ez hain urrun. Partiduaren hasierak nahiko baldintzatu zuen jarraian etorriko zena, eta Urbatekoak lehenengo laurdenean jaso zuen 1-4koak asko behartu zuen eibartarren jokoa partiduaren nondik norakoa aldatzeko ahaleginean. Hala ere, Davide Cerchiren mutilek gol bakarrera jartzea lortu zuten, azken minutuko madrldarren beste gol batek markagailua behinbetiko 10-8an laga aurretik. Eibartarren aldetik honakoak izan ziren hamabikoa osatu zutenak: Izei eta Ekhi Sologaistua, Martin Zamakola, Mikel Recio, Koldo Ortega, Mikel Basterrika, Jon TreviƱo, Unax Unzeta, Xabier Egidazu, Arnaldo Deserti eta Gorka eta Asier Ortiz de Zarate.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »