Mailari eusteko berebiziko garaipena lortu nahi du gaur Eibar FT-k Realaren aurka

Mailari eusteko berebiziko garaipena lortu nahi du gaur Eibar FT-k Realaren aurka
2021/04/26 eta kitto!
Granadaren aurka jipoia jaso ondoren, Eibar FT-k gaur beste aukera bat du mailari eusteko borrokan aukera barik ez geratzeko. Azkena agian. José Luis Mendilibarren mutilek zazpi puntura dute salbazioa, 17. postuan dagoen Elx-ek baino partidu bat gutxiagorekin, liga amaitzeko sei neurketa falta direnean.

Lehia berezia jokatuko da gaur Ipuruan, 21:00. Gipuzkoako derbia egongo baita jokoan Europa Leaguerako txartela lortzeko borrokan dabilen Realaren aurka. Imanol Alguacilen mutilek 2020ko Errege Kopa irabazi zuten hilaren hasieran eta, hiru partidutan garaipena lortu barik egon ondoren, 2-1 irabazi zion Celtari eguenean.

Eibarrek irudi txarra eman du azkenengo bi partiduetan, Atlético de Madriden eta Granadaren aurka 5-0 eta 4-1 galdu ondoren, hurrenez hurren, eta Mendilibarrek aurreko urteetan erakutsitako ausardia izan behar dutela adierazi zuen Realaren partiduaren aurreko prentsaurrekoan. "Futbol mota bat izan dugu ezaugarri, eta hainbat urtetan partida batzuk galdu ditugu jipoiagatik, baina dakigunaren arabera jokatuz. Orain jipoituta sartu gaituzte, baina ez gehiegizko ausardiagatik, jokoaren gorabeherengatik baizik. Gauza onak egin ditzakegula jakin behar dugu ", aipatu zuen Zaldibarko prestatzaileak.