Manixen Olot-ek bana berdindu du Bartzelonarekin aurredenboraldiko lehenengo lagunartekoan

Manixen Olot-ek bana berdindu du Bartzelonarekin aurredenboraldiko lehenengo lagunartekoan
2022/07/14 eta kitto!
Javier Mandiolak zuzentzen duen taldeak lanak eman zizkion Bartzelona ahalguztidunari atzo jokatutako aurredenboraldiko lehen lagunartekoan. 2. RFEF mailara igo berria den Olot-ek gogor egin zien Xavi Hernandezek zuzentzen dituen jokalariei eta, batez ere defentsan egindako talde-lanari esker, neurketa berdintzea lortu zuen; ez hori bakarrik, irabaztekotan ere egon baitzen partiduaren amaieran, baloia zutoinera bota ondoren.

Golak lehenengo zatian egin zituzten. Bartzelonak aurrea hartu zuen 28. minutuan, Aubameyang-i esker eta Olot-ek hortzak erakutsi zituen une horretatik aurrera, 44. minutuan Eloi Amagat-ek penalti baten bitartez berdinketa lortu arte.

xavi manix

Argazkia: Nuri Marguí