Markel Simon judokak brontzezko domina irabazi zuen domekan jokatutako Gipuzkoako Txapelketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Markel Simon judokak brontzezko domina irabazi zuen domekan jokatutako Gipuzkoako Txapelketan
ETA KITTO 2023, ene 30

Atzo Legazpiko Urbeltz frontoian jokatutako junior mailako Gipuzkoako Txapelketan Kalamua judo klubeko hiru ordezkarik hartu zuten parte eta Markel Simonek brontzea eskuratu zuen 90 kilotik beherakoen mailan. Gaizka Merinok, bestalde, lehen kanporaketa galdu ondoren lehen repeskakoa irabazi bazuen ere, bigarrenean amaitu zuen bere ibilbidea. Oihana Gonzalezek, azkenik, 57 kilora arteko mailan, lehen kanporaketan geratu zen eta ez zuen repeskarik jokatzeko aukerarik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »