Martxan da Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketa

Martxan da Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketa
2023/01/19 eta kitto!
Ohikoa denez, urte hasierarekin batera Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketa abiatu dute eta, iaz lortutako igoerari esker, Eibarko Klub Deportiboko xake taldeak 2. Mailan jokatuko du. Zapatuan jokatutako lehenengo jardunaldian, Bergaran bertako Zaleak taldearen aurka jokatu zuten gure herriko ordezkariak, azkenean bina berdintzeko. Jon Aranak irabazi egin zuen bere partida, Aitor Beorlegi keta Jose Antonio Garridok berdindu zituzten eurenak eta Aimar Garcia galtzaile izan zen. Zapatu honetan txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute, etxean oraingoan,  eta Deporren bertan Bergarako taldea izango dute aurkari 16:00etatik aurrera.