Martxoaren 26ko Eibar-Andorra partidarako sarrerak salgai

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Martxoaren 26ko Eibar-Andorra partidarako sarrerak salgai
ETA KITTO 2023, Mar 20

Eibarrek hurrengo domekan, martxoak 26, arratsaldeko 14:00etan FC Andorraren aurka jokatuko duen 33. jardunaldiko partida ikusteko sarrerak salgai jarri ditu. Sarrerak Ipuruako Bazkidearen Arretarako Bulegoan (Orsaixan) edo klubaren webgunean eros daitezke. Eibar FTko abonatuek 15 euroko sarrera gehigarriak dituzte (10 euro 12 urtetik beherakoentzat). Bestalde, jendearentzako prezioak honako hauek dira: Erdialdea, 25 €; A aldea, 20 €; B aldea eta funtsak, 18 €; eta 0-12 urte bitarteko haurrak: 10 €.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »