Mecalbe Eibar Eskubaloiak derbia jokatuko du bihar Ermuko kiroldegian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Mecalbe Eibar Eskubaloiak derbia jokatuko du bihar Ermuko kiroldegian
ETA KITTO 2022, Abe 02

Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak Miguel Angel Blanco kiroldegian jokatuko du bihar arratsaldean berak baino lau puntu gehiago dituen Lauko Ermuko Errotabarriren aurka. Azken jardunaldian txanpona eibartarren kontra erori eta gero (26-27 galdu zuten Ipuruan), orduan erakutsitako lehiakortasun berberarekin emaitza hobea eskuratzen ahaleginduko dira oraingoan. Mirene Moreno eta Cristina Vivar dira goleatzaile nagusiak Ermuko taldean eta, derbia izanik, lehia estua eta borrokatua espero da izatea.

Bihar ere eta ordu berean, gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak lau neurketa jarraian irabazi dituen Tolosa izango du aurkari. Emaitza horiekin eta eibartarrek Iruñean azken partidua galdu eta gero, tolosarrak eibartarrengandik puntu bakarrera daude sailkapenean. Aurreko denboraldian bi partiduak jausi ziren eibartarren aldera eta “biharkoari begira badaude itxaropentsu izateko motiboak”. Tolosarrak gol gutxien jaso dituzten taldeen artean daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »